XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabier Gereño Kikili eta Kokolo espioitzan Egileak argitaratua, Bilbo 1990.

Hondartzan, autobusean, geltokian edo etxeko pake santuan erraz eta atsegin arinez irakurtzeko moduko liburuak egitea da, aspaldidanik, Xabier Gereñoren xedea Helburua, asmoa.

Udan irakurtzearena topiko huts izan ez dadin.

Kontsumo azkarreko liburuak ere euskaraz behar ditugulako ziurtasunetik, testu-liburuak, nobela historikoak, umorezkoak, abenturazkoak eta biografikoak sortzen ditu etengabe.

Zabaldu Hedatu, barreiatu, banatu ere berak zabaltzen ditu.

Liburudendan aurkitzen ez badituzue, egileari berari eskatu Av. Ejercito, 18-48014 BILBO.

Gaur komentatzen ari garena uda-girokoa da gainera.

Marbellan gertatzen da, aberats ospetsuen udaldi topikoaren leku topikoan.

Preysler, Boyer, Koplowitz, Los Albertos, Miguel Bose, eta enparauen mundu horretan, Hola!, Panorama, Interviú eta antzeko aldizkarien Marbella horretan, bahiketa bat gertatu da.

Kikili eta Kokolok askatu beharko dute korapilo hori.

Izen xelebreko arlote-pare hau, bata lodi-lodia, bestea mehe-mehea, trakets ibiliko Baldarki ibili dira, irrigarri jokatuko dute, tentel Ergela, tontoa samarrak irudituko zaizkizue.

Lortu egingo dute, ordea, kasua argitzea.

Liburuan ere errazkeriak, txiste ez oso biribilak, euskara ere batzuetan trakets samarra aurkituko dituzue, baina, konturatzerako, bukatu egin duzue eta bazoazte garagardo bila, kanpineko tabernara.

Ez dizu aparteko plazerrik eman, ezta aparteko lanik eskatu ere.

Eguneko ordurik beroenetan, denborapasan irakurtzeko.

Bram Stocker Izu-istorioak Itzultzailea: Iñaki Mendiguren Irakurmendi Saila. Elkar, Donostia, 1990 Beste liburu honek, ordea, leku itxi hezeak Ezkoa, iluntasuna eta ekaitza dakarzkigu.

Izu-istorioak dira, terrorezkoak, euskara errazean.

Generoaren klasiko bat, hasierako mailatan daudenentzat.

Bram Stocker irakurtzean eta hura Drakularen sortzailea dela gogoratzean, poztu egingo zineten zuetako asko.

Hizkuntza mailakatu beharrak inausketa Kimaketa dakar, hizkuntza laua, ñabardura eta sorpresarik gabea. Ezinbestean nonbait.

Epailearen etxea hutsik dago aspaldian.

Herriko inor ez da sartzen bertara.

Beldur diote etxeari, lehenago jabeari zioten bezala.

Ikasle gazte bat jarri da bertan bizitzen, azterketak patxadan prestatzeko asmotan.

Ez du fantasmakeriarik sinesten.

Etxe sorginduan jarri da lanean. Gero gerokoak.

Burdinazko emaztegaia tortura-tresna ezagun bat da.

Burdinazko kutxa bat da, emakumearen itxura duena, barruan gizaki bat zutik kabitzeko modukoa.

Barnekaldean ziri luze zorrotzak ditu.

Atea ixten denean, bertan dagoena zulatu egingo dute, bihotz, sabel eta begietan.

Tresneria izugarri horren inguruan, kumea akatu Akabatu dioten katua dabil, mendeku izugarriaren zelatan.

Abel Behenaren itzulera bi gazteren arteko adiskidetasunaren ingurukoa da.

Bihotz bikia dutela dirudi, ezin berezizko Banatu, apartatu lotura dagoela bien artean. Egia da.

Baina bihotz bakarreko neskatxa batek, edo, hobe esan, harenganako maitasunak gorrotozko bihurtuko dute lehen adiskidetasunezkoa izandako lotura.

Patziku Perurena, Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak Liburu honen idazlea Patziku Perurena dela esatea egia da eta gezurra aldiberean.

Patziku Perurena agertzen da liburuaren azalean, baina gogoetak ez dira pertsona batek eginak, baizik animalia tipi batek: apoak Zapoa.

Berez bakartia, lasaia, otzana Eztia, mantsoa den izaki ttipi hau gaiztakeriarekin lotu izan du gizakion imajinazioak.

Umetan ikasten dugu apoa harrika erabiltzen, ezkutatzen deneko harripilari pixa egiten, eta apoak, noski, ihes egiten digu.

Gizakion arrazoirik gabeko ankerkeria Krudelkeria sufritu duelako bizi da apoa aparte.

Gizakion arrazoien desarrazoiak ikusi ahal izan ditu harripilatatik.

Pertsonei buruz beti beraien artean bizi denak baino kontu mikatzagoak Garratza, mingotsa esanen ditudan esperantzatan.

Pertsonengandik bereizte eta urruntze honek segurantzia ematen dit pertsonei buruz hitz egiterakoan.

Segurantzia bakarrik ez, baita atrebentzia ere.

Pertsonengandik aldendua Urrundua,urrutiratua, talde-artaldeetatik urrun, gizabanako hantusteengatik Handikeria, harrokeria aparte, apoak gogoeta-zatiak eskaintzen dizkigu. Fragmentotan.

Diskurtso oso eta osaturik ez du eta nonbait sinesten.

Zatika mintzo da, zatien arteko isiltasunak ere garrantzitsuak direla aldarrikatuz Iragarri.

Logika osatuen, kulturaren, artearen, maitasunaren eta arrazoien kontra, hitzen eta literaturen kontra, apoak harripilak eraikitzen ditu pentsakizunekin.

Latz borrokatu nahi ditu pertsonak, hain kulturadun, hain obligatu, hain bortxatu eta harro, hain kristau eta kulpazale ikusten dituenez.

Idazlea idaztea arbuiatzen Muzin egin, erdeinatu ikusita harritu egiten garenoi, zera esaten digu: Autorerik hoberena letragizon izateaz lotsatzen den hura izaten omen da beti.